icono de edukalboan

Edukalboan

Zer da Edukalboan?

Edukalboan hezitzaile-komunitate bat da, “gizarte-eraldaketaren” eta “herritartasun globalaren” eraikuntzaren alde egiten duena hezkuntza formalaren, hezkuntza sozialaren eta sentsibilizazioaren bitartez.

Edukalboan ALBOANek sustatzen du, nazioarteko lankidetzarako GKE jesuita EAEn eta Nafarroan.

ALBOANek “herritartasun globala” eraikitzeko egiten du lan, munduan desberdintasunak eragiten dituzten bidegabekeriak salatuz, ongizate komuna sustatzen duen kultura bat eraikiz eta pobrezia sortzen duten egiturak eraldatuz. Hori lortzeko, sareak eratzen ditu mundu osoko pertsona eta taldeekin.

Educador y educadora implicados en iniciativas educativas

Egitekoa, ikuspuntua eta balioak

1. Egitekoa

Edukalboan hezitzaileen komunitate bizia da, gizarte global justuago, inklusiboago eta zuzenago baten eraikuntzan parte hartzen dutenak, baita gure munduaren desberdintasun sakonak eraldatzeko lanetan ere. 

2. Ikuspuntua

Uste dugu hezkuntza funtsezko tresna dela eraldaketa pertsonal eta sozialerako.

3. Balioak

Ikasgelak, ikastetxeak eta hezkuntza ez formaleko espazioak espazio eraldatzaile bihurtzen ditugu.

  • Hezten den pertsonari bideratuak
  • Hezitzailea erraztaile moduan hartuz
  • Berrituz
  • Bazterkeriaren eta desberdintasunen aurka borrokatuz tokiko alorrean eta nazioartekoan 
  • Curriculum-zeharkakotasuna erraztuz
  • Hezkuntza-komunitate osoa eraldatuz
  • Neska-mutilen protagonismoaren bidez mobilizatuz

Helburuak

Lotura-lanak egitea kezka berdinak dituzten hezitzaileen artean.

Hezkuntzak herritar konprometitu eta eraldatzaileak eraikitzeko espazio moduan duen rola indartzea.

Kalitatezko hezkuntza-proposamena sustatzea, metodologia berritzailetan eta gai interesgarrietan, errazetan eta erakargarrietan oinarritua.

Bazterkeriaren eta ahulkeriaren eta gure eguneroko errealitatearen arteko loturak agerian jartzea.

Grupos de jóvenes trabajando en equipo

Gure webgunea

Erraza da webgunea erabiltzea. Hezkuntza-baliabide guztiak erabil ditzakezu atal bakoitzetik.

Materialak gaietan, ikasgaietan eta prestakuntza-ziklotan daude banatuta. Ikastetxe baten edo aisialdi-elkarte baten beharretara egokitzen dira.

icono interculturalidad

Ikastetxeak

Hezkuntza formala

Gure materialak ziklo, ikasgai eta gaien arabera daude sailkatuta... Zure gaietara egokitu eta zure hezkuntza-proposamenak osa ditzakezu...

icono interculturalidad

Aisialdia

Hezkuntza ez formala

Aisialdiko eta elkarteetako hezitzaileentzat. Beharrezko informazio guztia jarduerak modu sinplean antolatzeko, urrats guztiak azalduz...

material escolar

Horrez gain...

Gure material guztiak doan deskargatu daitezke.

Edozein unetan eskura daitezke, edozein tokitik eta edozein gailu motatik: mugikorra, tableta, ordenagailua.

Parteka daitezken unitate didaktiko eta jardueren arabera antolatuta.

Zuretzako gune esklusiboa, dagoeneko deskargatu dituzun materialak eskuratzeko eta edukalboan aldizkaria pdf formatuan lortzeko aukerarekin, tailer, ikastaro, jardunaldi, topaketei buruzko informazioarekin eta berrien berri inor baino lehenago izateko aukerarekin.

Gure “e-buletinarekin” guztiaren berri izango duzu, eta gure paperezko aldizkariarekin eskura izango gaituzu beti.