Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun Globalaren aldeko Mugimendua

InteRed, Entreculturas, Oxfam Intermón eta ALBOAN erakundeek, laguntzen ditugun irakasleen eta ikastetxeen sareekin batera bultzatutako mugimendua.

 

Hezkuntza eraldatzailearen eta hiritartasun globalaren aldeko mugimendua InteRed, Entreculturas, Oxfam Intermón eta ALBOAN erakundeek bultzatzen dute, laguntzen ditugun irakasleen eta ikastetxeen sareekin batera. Hezkuntza-jardunbide eraldatzaileak lortzeko xedez, elkartrukea eta irakaskuntza bateratua bultzatzen ditu mugimenduak. Batez ere, ikastetxeei eta irakasleei zuzenduta dago, mugimendu zabalago bat lortuko duen hiritartasun globaleko hezkuntza-esperientziak bultzatzeko, geletatik eta eskoletatik harago, mundu osoko errealitatearekin eta guztien ongizatea bilatzearekin lotuko dituena.


Hezkuntza eraldatzailea eta hiritartasun globalerakoa (HEHG) gizarte- eta hezkuntza -prozesu etengabe gisa ulertzen dugu, hiritar global kritikoak, erantzulea eta konprometitua bultzatzen duena, bai banakoen mailan bai talde-mailan, tokiko errealitatea eta mundu-mailakoa eraldatuz, mundu justuago bat eraikitzeko, berdinagoa eta aniztasunari eta ingurumenari errespetu handiagoa diena, guztiok libre eta behar bezala garatu ahal izan dezagun.

HEHGk aniztasuna errespetatzea eta aintzat hartzea bultatzen du, giza-aberastasunaren, ingurumenarekiko kontzientzia eta kontsumo arduratsuaren, banakoen eta gizartearen eskubideen errespetuaren, genero-berdintasunaren, elkarrizketa gatazkak bakean konpontzeko tresna gisa aintzat hartzeko eta parte-hartze demokratiko, gizarte justuagoa, berdinagoa eta solidarioagoa eraikitzeko erantzunkidetasun eta konpromiso iturritzat jotzen baita.


Hasieratik, Mugimenduak Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo (AECID)-ren  laguntza eta finantziazioa jaso izan du.