
"Egun guztiak Martxoak 8", da hezkidetzaren aldeko apustua egiten duten ikastetxe askoren leloa. Martxoaren 8a funtsezko eguna da gure lanean, desberdintasunik gabeko mundu justuago bat lortzeko, eta, zehazki, mundu hobe bat lortzeko, munduan milioika emakumek eta neskatok pairatzen dituzten bidegabekeriekin amaitu ahal izateko. Alboanekin lanean dabiltzan hainbat ikastetxek egindako esperientziak eta lana hurbiltzen dizkizuegu, hezkuntza-modu bidezkoago bat posible dela aldarrikatzeko:
- Donostiako Jesuitinak ikastetxetik galdetzen dute: nola eragiten dute estereotipo sexistek?
- Bilboko Jesuitak-Indautxu ikastetxeak "ni onartu, zu onartu, guztiok ondo hartu" lelopean aritu dira aurten.
- Iruñeko Sagrado Corazón eskolak galdetu du ea etxeko lanen banaketa bidezkoa den.
- Ortuellako Otxartaga eskolan argi dute: "Zientzia bada nesken kontua"
- Azkoitiko Floreaga ikastetxeak Udal Foroan parte hartu zuen, honako hau eskatzeko: zaintza guztion ardura da.
- Mujika Eskolak bere sarea ehundu zuen Bilboko Alde Zaharrean "betiko" estereotipoekin apurtu behar dela ikusarazteko.
- Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxetik gogorarazi zutenez, "Berdintasunak deitzen gaitu. Konprometitu egiten gaitu ".
- Etxebarriko Kukullaga eskolak ozenki esan zuen nahi duguna izan gaitezkeela.
- Portugaleteko Santa María Ikastetxeak "Emakumeen arbola" eraiki zuen.