
Datorren abenduaren 18an, Alboanek eskolarteko kahoot baten hainbat saio antolatuko ditu, Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta. Pertsona horien errealitatea ikasgeletara hurbildu nahi genuke ekitaldi honen bidez, eta, aldi berean, jarduera berezi bat eskaini, hiruhilekoa ixteko.
Animatuko zara zure klasearekin edo eskolarekin parte hartzera?
Ordutegia eta hizkuntza aukeratu ahal izango dituzu. 30 minutuko saioak egingo ditugu euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.
Ordutegia | Hizkuntza |
8.45-9.15 | Euskara |
9.30-10.00 | Ingelesa |
10.30-11.00 | Euskara |
11.15-11.45 | Ingelesa |
12.00-12.30 | Gaztelania |
12.45-13.15 | Euskara |
13.30-14.00 | Gaztelania |
14.15-14.45 | Euskara |
Izena emateko, esteka honetan klik eginez formulario labur bat bete beharko duzu. Izen-ematea amaitutakoan, mezu elektroniko bat jasoko duzu, abenduaren 18an konektatzeko informazio praktikoarekin eta gehien komeni zaizun ordutegia, hizkuntza eta abar aukeratzeko esteka batekin.
Jarduera hau egiteko zoom plataformaren bidez konektatuko gara eta Loiolaetxea, JRS Europa, Entreculturas eta Alboan erakundeok saioak dinamizatuko ditugu.
Proposamen hau Change proiektu europarraren barruan kokatzen da. Proiektu honek ikasleen pentsamendu kritikoa, enpatia eta parte-hartzea sustatu nahi ditu migrazioen, babesaren eta harreraren gaiei dagokienez. Horregatik, gai hauek zure klasean lantzen jarraitu nahi baduzu kahootaren jarduera osagarriak eskainiko dizkizuegu. Izena eman ondoren ere jasoko duzu informazio hori.
Anima zaitez gizarte inklusibo baten alde jolastera!
Jarri harremanetan informazio gehiagorako!: educacion@alboan.org