Actividad

Alda dezagun irudia

Munduko Hiritarrok. Participación. Primaria

Zer iradokitzen dizue neskaren argazkiak? Zer sentitzen duzue irudira begiratzean? Zenbat urte dituela uste duzue? Eta nongoa dela esango zenukete? Bere egoera ezaguna egiten zaizue? Argazki hau beste argazki batengatik aldatzeko aukera ematen zaizue. Nolakoa gustatuko litzaizueke izatea irudi berri hau?

Bost pertsonako taldetan, beste herrialde batean lanean ari den neska baten argazkia behatuko dute. Talde bakoitzak irudia aztertuko du eta jasotako inpresioei buruz hitz egingo dute. Ondoren, talde bakoitzari argazkia manipulatzeko esango zaio, errealitatea alda dezan eta nahi duena irudika dezan.

’Hirugarren Munduari‘ eta garatze-bidean diren herrialdeei buruzko irudi, mito eta topiko estereotipatuekin kontuz ibili behar dute.

Beharrezko materiala
2.1 fitxa
Guraizeak, itsasgarria, errotuladoreak, margoak, kartoi meheak eta koloretako papera, etab.
Adina
6-12 urte bitartean
Iraupena
60 minutu
Deskargatzeko materiala
peus1art2_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak