Actividad

Berdinak edo ezberdinak?

Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Primaria

Berdinak al gara guztiok klasean? Eta etxean edo auzoan? Hobea al da era batekoa edo bestekoa izatea? Zergatik? Nola litzateke mundua guztiok berdinak bagina?

Irakasleak taldea banku baten gainean jartzera gonbidatuko du. Behin ikaslea jarrita, helburua irakasleak emandako jarraibideen arabera ordenatzea dela azalduko da: ile-kolorea, begietakoa, altuera, eta abar. Jarduera amaitutakoan hausnarketa txiki bat egingo da ariketak ikasleentzat suposatu izan duenari buruz.

Ikasleak igoko diren oinarria alda daiteke eta taldearen adina eta gaitasunen arabera egokitu. Horrela, zabalera eta altuera ezberdinetako bankuak aukera daitezke. Jarduera koltxoneta edo zoruan ere egin daiteke zinta isolatzailearekin bi lerro paralelo markatuta.

Beharrezko materiala
Talde osoa sartzeko moduko luzera duen bankua eta fitxa 1.1.
Adina
6-12 urte
Iraupena
30 minutu. Jardueraren iraupena luza daiteke taldeak hausnarketarako hartutako denboraren arabera.
Deskargatzeko materiala
esk1go1_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak