Actividad

Denbora kontua

Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO primer ciclo

Zertan ematen dute denbora gizonek eta emakumeek? Nortzuk ematen dute denbora gehiago etxea zaintzearekin zerikusia duten lanak egiten? Gai izango al ginateke batez bestekoak eta ehunekoak kalkulatzeko eta emaitzak grafiko baten bidez adierazteko? Ikasleei euren inguruneko hiru gizoni eta hiru emakumeri (esaterako, senideak, lagunak, etab.) inkesta bat egitea proposatuko zaie. Inkesta horretan, lan-mota jakin batzuez arduratu ohi dena nor den galdetuko zaie.

Behin galde-sortak bete direnean, hauek, grafiko batez, erregistratutako datuen ehunekoak adierazi beharko dituzte. Proposatutako galderei erantzun ondoren, eta grafikoa egin ondoren, lortutako datuei buruzko gogoeta egin daiteke, hain zuzen ere, ondorengo galderak kontuan har daitezkeelarik: Nortzuk ematen dute denbora gehiago etxeko lanak egiten?

Gaur egun, emakume askok etxetik kanpo lan egiten du; egoera honen arabera, etxeko lana gehiago banatzen al da? Zergatik dira emakumeak etxeko lanak egin ohi dituztenak? Zer egin dezakegu eta zer egin behar dugu banaketa zuzena izan dadin? Ez al ditugu guztiok -emakume zein gizon- eskubide berberak?

Informazio hau, Emakumearen Erakundeek edo Estatistika Erakundeak eman ditzaketen datuekin (herritarrei duela gutxi egindako inkestei buruzko datuak) osa daiteke. Edonola ere, informazio hau Alboan-en eska dezakezue.

Beharrezko materiala
2.1 Fitxa
Adina
12-14 urte
Iraupena
Saio bat ikasgelaren barruan eta inkestak idazteko denbora nahikoa.
Deskargatzeko materiala
esk2ma2_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak