Actividad
Emakume Afrikar presidenteak?

Zer dakigu emakume afrikarrei buruz? Kargu politikorik duen emakume afrikarrik ezagutzen dugu? Zer diote komunikabideek emakume afrikarrei buruz?
Emakume afrikarrei buruz dugun iritzia ezagutzeko ideia-jasa batekin hasiko gara. Hiru ikuspegi aztertuko ditugu: batetik, gizarteak emakume hauekiko duen irudia aztertuko dugu; bestetik, komunikabideek helarazten diguten informazioa behatuko dugu eta azkenik, gizartearen alde zerbait egin duen emakume afrikar “famaturik” ezagutzen dugun pentsatuko dugu.
Liberiako egoerari buruzko testua (5.1. Fitxa) banatuko dugu ondoren. Taldeka Elle Johnson Sirleaf emakumeari buruzko informazioa Interneten bilatzeko eta bere bizitzari buruzko informazioa osatzeko eskatuko dugu: 1go taldeak bere biografia landuko du; 2. taldeak bere lan politikoa; 3. taldeak bere argitalpen eta sariak eta 4. taldeak, presidente izan diren beste emakume afrikar batzuei buruzko informazioa bilatu beharko du.
Talde bakoitzeko ordezkariek lortutako informazioa azalduko dute eta emakume afrikarrei buruz hain gutxi zergatik dakigun hausnartuko dugu.
Oharra: testuak ingelesez, gazteleraz eta frantsesez dauzkagu.
5.1 Fitxa