Actividad

Errealitatea desegiten

Gatazkarik Gabeko Teknologia eta ingurumena

Jarduera honekin, produktu elektronikoen kontsumismoari buruzko ikuspegi kritikoa garatu nahi dugu, haien produkzio prozesuen ezagutza eta birziklatze eta berrerabiltzeko diseinuak dituen inplikazioak. Horretarako, bi saio egingo ditugu, lehenengoan, Alboaneko " Zure mugikorra ezkutatzen duena " bideoa ikusiko dugu, eta galdetegi bat egingo dugu eta, bigarrenean, telefono mugikor bat desmontatuko dugu.

Beharrezko materiala
Erabiltzen ez den telefono mugikor bat edo batzuk (Kopuruaren arabera)
Ordenagailu bat eta proiektagailua PowerPointerako
Doitasunezko izar-bihurkina (Philips 01,02)
Spudger bihurkina (Ziri bat bezala hedatzen da eta buru laua du)
Torx bihurkina (bereziki Fairphone 2 telefono bat desmuntatuko badugu)
Pintza txikiak edota aliketak
Kartoi meheak, errotuladoreak, margoak…
1.galdeketaren fotokopiak
Adina
14 urtetik aurrera
Iraupena
Ordu bat eta 30 minutu
Deskargatzeko materiala
Fitxa 1.pdf Galdeketa 1.pdf Galdeketa 1 erantzunak.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak