Actividad
Etxeko animaliak: eskubideak eta zaintza

Etxe-animalia bat izatea polita da, baina, zein erantzukizun dagokigu hauetako bat izatea erabakiz gero? Animaliak konpainia ederra dira, baina guk gure aldetik asko jarri behar dugu. Ados zaude honekin?
Aurretiaz ikasleek etxeko animaliei buruzko inkesta bat izango dute eginda:
o Ba al duzu etxeko animaliarik zure etxean edo senitartekoren batenean?
o Nola zaintzen du(zu)?
o Erantzule al dira berarekin?
o Astirik al dute garbitu, jaten eman, berarekin jolastu eta albaitariarenera eramateko?
o Erosoa al da bizi den ingurua?
o Animaliak txartu tratatzen duen jenderik al dago?
o Ba al dago herrian etxeko animaliek pairatzen dituzten tratu txarrak salatzeko Instituziorik?
Lortutako emaitzak komunean jarriko dira, etxeko animalien tratu txarrak, …
Ondoren, Animalien Eskubideen Deklarazio Unibertsalari buruzko lana planteatuko zaie, http://www.mascotamigas.com/declaracion_universal_derechos.htm)
Testua irakurritakoan, taldeka honako galdera hauen gaineko hausnarketa egin dezaten eskatuko zaie (3.1 fitxa).