Actividad
Ezagutu nuenean 16 urte nituen

Zein sentsazio sortu dizkizue Freddie Mercury-ren testuak? Zeintzuk dira drogamenpekotasunaren zergatiak eta ondorioak? Eta zein alternatiba proposatzen ditugu prebentziorako?
Freddie Mercury-ren testua irakurritakoan, irakasleak drogekiko mendekotasun-prozesua eta izan ditzakeen ondorioak azalduko ditu laburki. Ondoren, ikasleak taldeka jarriko dira eta irakurketak sortutako sentsazioez hitz egingo dute. Gero, droga-mendekotasunaren arazoa, zergatiak eta gizartean, familian eta pertsonalki dituen ondorioak aztertuko dituzte. Ariketa amaitzeko, taldeetan esandakoa bateratuko dute eta droga-mendekotasunaren gainean eztabaidatuko dute, alternatiba posibleak proposatzeko eta arazoa ekiditeko eta/edo lantzeko.
Beharrezko materiala
1.1 fitxa.
Adina
14-16 urte bitartean
Iraupena
50 minutu
Deskargatzeko materiala
peus3na1_ficha1.pdf