Actividad
Gatazka armatuen mapa

Zein gatazka armatu existitzen dira munduan Berlingo Harresia erori zenetik? Zergatik lehertu dira gatazka hauek? Zein bake prozesu ireki dira era berean?
Ikasleei proposatuko zaie Berlingo Harresia eroriz geroztiko munduko gatazka armatu nagusien mapa egitea. Gatazkek eragindako herrialde bakoitzaren ezaugarriak (fisikoak, sozialak...) azaldu behar dituzte ikasleek, krisi horien nondik norakoak hobeto ulertzeko. Proposatu, azkenik, bakearen lorpenak erakusten dituen mapa bat egitea ikasle guztien artean.
Mapa Petersen proiekzioan egitea gomendatzen dugu.
Beharrezko materiala
2.1 fitxa eta zenbait dokumentu:
Aldizkako argitalpenak:
* PNUD (Garapenerako Nazio Batuen Egitaraua)
* ACNUR-en (Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioa) bi urtean behingo argitalpena.
* Amnesty Internationalen urtekaria.
* ‘Munduaren egoera’ argitalpena. Munduaren egoera ekonomikoari eta geopolitikoari buruzko urtekaria.
* Bakerako Ikerketa Zentroaren (CIP) urtekaria.
Gaikako atlasak:
* Bakearen eta gerraren egoerari buruzko atlasa. Akal, Madril, 1999
* Munduko egoerari buruzko atlasa, Akal, Madril, 1999
* Emakumearen egoerari buruzko atlasa, Akal, Madril, 2001

Adina
14-16 urte bitartean
Iraupena
50 minutuko hiru saio
Deskargatzeko materiala
gat3gi2_ficha1.pdf