Actividad

Gorputza bera

Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo

Egin dezagun tamaina naturaleko silueta bat. Parte hartzeko modu ezberdinak aurkitzen ditugu? Aniztasun handia al dago? Nola joka genezake gure familian, eskolan edota auzoan Jesusen mezua kontuan izanik?

Taldeka ariketa hau egiteko behar duten materiala sortuko dute: gizaki baten tamaina naturaleko silueta marraztuko dute paperean eta kartoi mehean egindako gorputzeko atal desberdinak ebakiko dituzte: eskuak, oinak, ahoa, belarriak, etab. Ikaskide adina kartoi mehe zati egongo dira. Ariketa hasteko, pertsona guztiak gorputz baten parte garela pentsatu behar dugu. Gutako bakoitza Jainkoaren eskuak, oinak... garela pentsatu behar dugu, munduan jarduteko eta esku hartzeko tresnak.

 

Siluetaren marrazkia duen papera horman ipiniko dute, eta, ondoren, taldeko kideei kartoi mehearen zati bana emango diegu. Ikasle bakoitzak, tokatu zaion gorputzeko atalaren arabera, Jainkoaren eskuak, ahoak eta abarrek munduan nola parte har dezaketen idatziko du.

Gero, kartoi-zatia siluetan itsatsiko dute eta, Jainkoaren eskuak, belarriak (edo dena delakoa) izanik, parte hartzeko zein bide aurkitu duten azalduko diete taldeko beste kideei. Amaitutakoan, talde bakoitzak zer egin duen azalduko die beste ikaskideei. Guztien artean, Jesusen jarraitzaile gisa proposamen horietako bat egiteko konpromisoa hartuko dute.

Bakarkako konpromisoen aurkezpena, adibidez, eukaristiaren testuinguruan egin daiteke.

Beharrezko materiala
Kartoi meheak, guraizeak, zeloa, boligrafoak, zatar-papera.
2.1 fitxa
Adina
14-16 urte bitartean
Iraupena
50 minutuko bi saio
Deskargatzeko materiala
peus3er2_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak