Actividad
Gorputzak marraztuz
Ariketa honetan, ikasleak lau pertsonako taldeetan egongo dira eta taldekide bakoitzak orri handi bat jasoko du, pertsona desberdinak margozteko helburuarekin. Lehenengo bakoitzak burua marraztuko du eta gero orria tolestuko du ondorengo pertsona atal hori ikus ez dezan. Geroago marrazkia eskumako pertsonari emango zaio, besoak eta enborra marraz ditzan eta orria berriz tolestuz. Berdina egin beharko da hankekin eta oinekin.
Amaitzeko, paper guztiak irekiko dituzte eta pertsona desberdinen irudiak ikusiko dituzte. Honekin bukatzeko, ikasleei galdera batzuk egin ahal zaizkie ere bai.
Beharrezko materiala
- Margoak, orriak eta kartulinak
Adina
6-8 urte
Iraupena
50 minutuko saio bat
Deskargatzeko materiala
fitxa7_gorputzakmarraztuz.pdf