Actividad
Harrera egiteko zuhaitza

Ariketa honetan ikasleei "Eloisa eta zomorroak" istorioa aurkeztuko zaie bideo baten bidez. Ondoren, horren inguruan eta pertsona errefuxiatuen inguruan hitz egingo dute. Jarraian, mundua errepresentatzen duen baloi baten laguntzaz, ume bakoitzak harrera keinu bat egin beharko du. Geroago, bakoitzari hosto baten fotokopia emango zaio, mozteko eta bertan gure laguntza errefuxiatuei irudikatzen duen marrazki edo hitz bat idazteko. Azkenik, zuhaitz baten irudi handi batean, ikasle bakoitzak bere hostoa itsatsi beharko du, egindako marrazkiaren edo idatzitako hitzaren aukeraketa azalduz.
Beharrezko materiala
Proiektorea
Zuhaitz hostoen txantilioia, moztu eta margotzeko
Guraizeak
Errotuladoreak edo margoak
Itsasgarria edo zeloa hostoak zuhaitzean itsasteko
Kartoi mehea edo paper jarraitua, zuhaitzaren irudia marrazteko
Zuhaitz hostoen txantilioia, moztu eta margotzeko
Guraizeak
Errotuladoreak edo margoak
Itsasgarria edo zeloa hostoak zuhaitzean itsasteko
Kartoi mehea edo paper jarraitua, zuhaitzaren irudia marrazteko
Adina
8-9 urte
Iraupena
55 minutu
Deskargatzeko materiala
Fitxa7.pdf