Actividad

Ibilaldi ekologikoa

Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO primer ciclo

Ezagutzen al dugu arazo ekologikorik gure inguru hurbilean? Anima gaitezen ibilaldi ekologiko bat egitera arazoak detektatzeko! Zein soluzio proposatzen ditugu ikusitakoaren aurrean? Karta baten bitartez jakinarazi diezazkiekegu ingurukoei gure soluziorako proposamenak?

Ikasleei taldeka beren auzoan edo herrian ibilaldi ekologikoa antolatzeko eskatuko zaie, arazo ekologikoak daudela uste duten inguruak bisitatuz. Ibilaldia egin aurretik, 30 minutu izango dituzte alderdi hauek erabakitzeko taldeka:

o zein arazo aztertu,

o nora joan,

o nola eta noiz joan,

o zer informazio jasoko duten,

o noiz amaituko den ibilaldia,

o protesta-ekintzaren bat egitea aurreikusten duten...

Ibilaldia antolatutakoan, 1.1 fitxako galderen gainean eztabaidatuko dute taldeka. Bisita egindakoan, bateratze-lana egingo dute denen artean. Talde bakoitzak detektatu dituen arazoak eta egon daitezkeen irtenbideak azalduko dituzte.

Irtenbideen proposamenak gutun batean idatz daitezke ikasleei, gurasoei, ikastetxeari, udalari, egunkariari eta abarrei zuzenduta.

Beharrezko materiala
1.1 fitxa.
Adina
12-14 urte bitartean
Iraupena
Ibilaldia antolatzeko eta eztabaidatzeko 50 minutuko saioa. Ibilaldi ekologikorako, talde bakoitzak beharrezkoa dela deritzona. 30 minutu bateratze-lanerako.
Deskargatzeko materiala
gat2na1_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak