Actividad

Imagine

Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo

Nolako mundua lortzea amesten du John Lennonek “Imagine” abestian? Eta zuek? Zer da beharrezkoa egitea mundu horretan bizitzeko? Anima zaitezte zuen ideiekin bi bertso gehitzera abesti honi!

 

Ikasgelan azkenaldiko musikaren klasiko bat entzuten da. John Lennon-en Imagine, kantu hutsa baino gehiago da, munduko himno bihurtu delako. Ikasleek arretaz entzuten duten bitartean, saia zaitez abestiaren letra transkribatzen. Kantua bi edo hiru aldiz entzuten da eta ikasleak taldeka biltzen dira bakoitzak jasotako letra besteekin egiaztatu eta abestia osatzeko. Zer esaten digu Lennon-ek abesti honetan? Zein mezu ematen digu?

 

Ondoren taldetan bilduta hitz egingo dute ikasleek munduak nolakoa izan behar duen eta haiek amesten duten eta horretarako behar denari buruz. Azkenean, abestirako beste bi ahapaldi asmatuko dituzte. Talde bakoitzak gainerakoei asmatu dituen bi ahapaldiak abesten irakatsiko die.

Beharrezko materiala
1.1 fitxa.
Musika jotzeko aparatua, “Imagine” abestia.
Adina
14-16 urte bitartean
Iraupena
50 minutu
Deskargatzeko materiala
peus3ahi1_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak