Actividad
Iragana, oraina eta etorkizuneko aukerak

Pentsatu dugu inoiz gure bizimodua nolakoa izan den, nolakoa den eta etorkizunerako dauzkagun ilusioetan? Pentsatu dugu inoiz errefuxiatuek euren iragana, oraina eta etorkizuna nola bizi duten?
Taldeari hiru marrazki egiteko eskatuko dizkiogu: lehen marrazkian beraien bizitza nolako zen marraztuko dute; bigarren marrazkian, nolako bizitza daukaten eta hirugarren marrazkian, beraien bizitza nolakoa izango den marraztuko dute. Marrazkietan harremana duten pertsonak, ekintzak, sentimenduak... irudikatuko dituzte.
Etapaka banatuta (iragana, oraina, etorkizuna) marrazkiak horman zintzilikatu eta hauen artean dauden berdintasunak eta desberdintasunak aztertuko ditugu. Etorkizuneko ilusioak ere aipatuko ditugu.
Ondoren, Liberiako errefuxiatu gune batean egindako marrazkiak aurkeztuko ditugu (9.1. Fitxa; 9.2. Fitxa eta 9.3. Fitxa). Gure marrazkien eta fitxetako marrazkien arteko berdintasun eta desberdintasunak landu ondoren, Liberiako gazteen etorkizuna aldatzeko proposamenak pentsatzeko eskatuko diegu ikasleei.
Oharra: testuak ingelesez, gazteleraz eta frantsesez dauzkagu.
9.2 Fitxa
9.3 Fitxa