Actividad

Juduak eta palestinarrak

Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO segundo ciclo

Zer ezagutzen dugu herrialde judu eta palestinarraren inguruan? Ezagutzen dugu pertsona edo elkarterik gai hau lantzen dabilenik? Egin dezagun ikerketa bat hobeto ezagutzeko eta gelako ikaskideei aurkezteko! Badago arrazoi onargarririk giza talde bat jazartzeko irizpide etniko, erlijioso, sexual, ideologiko edo beste zeinahirengatik?

Taldeka ikerlana egingo da juduen ibilbide historikoa aztertzeko. Hainbat iturritatik jasotako informaziotik eskuratu ondoren, judu edo arabiar jatorriko pertsona zein erakunderen batekin (edo gai horren inguruan diharduen batekin) harremanetan jarriko dira, hau elkarrizketatzeko asmoz. Zer dela-eta iritsi ziren egungo egoerara, zer sentitzen duten, zer arazo dituzten, zer deritzoten juduen eta palestinarren arteko gatazkari... galdetuko diete elkarrizketatuei. Ondoren, idatzizko lana egingo du talde bakoitzak, ikerketan jasotako datu guztiak biltze aldera, eta era erakargarrienean aurkeztuko diete lana ikaskideei. Horretarako, filmak, bideoak, argazkiak, soziogramak, posterrak eta abar erabil ditzakete. Lanak aurkeztu dituztenean, hausnarketa egingo da, 1.1 fitxako galderak oinarri hartuta.

Interesgarria izan liteke, bestalde, judu eta palestinar bana gonbidatzea, bakoitzak bere herriaren historiaz hitz egin dezan ikasgelan. Gaiari sakontasun handiagoz ekiteko eta ariketa osatzeko, beste honako hau ere proposatzen dugu: Alboan-ek eta Jorge Urdanozek batxilergorako eginiko filosofiako unitate didaktikoa ("Relaciones humanas, ¿relaciones de poder?". Ediciones Mensajero). Juduen eta palestinarren arteko gatazka aztertzen du liburuak, baita bake-plan bat egitea proposatzen ere.

Ondoren, euskal auziaz ere badago hausnarketa egitea, baita jarduera honetan jorratutakoak gure herriko egoerarako ematen dizkigun ideiak lantzea ere.

Beharrezko materiala
Dokumentazio-iturriak: bibliografia, Internet
1.1 fitxa.
Adina
14-16 urte bitartean
Iraupena
50na minutuko bi saio ikerketarako; behar adina saio lanak ikasgelan aurkezteko.
Deskargatzeko materiala
gat3gi1_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak