Actividad
Letrarik gabeko zifrak

Nola lor dezakegu zifra bat beste sei zifrekin eragiketa matematikoak eginda? Talde guztiok estrategia bera erabili al dugu? Emaitza berdinera heltzeko bide ezberdinak existitzen al dira? Badaude modu berean soluzio ezberdinak etxean, eskolan nahiz auzoan sortutako arazo bati aurre egiteko?
Ariketa honetan azkar kalkulatu behar da denen artean edo talde txikitan. Zifra bat emango da, eta ikasleek zifra horretara iritsi behar dute eragiketa matematikoak eginez, finkatutako beste sei zifra erabiliz. Ikasleek zifra horiek beren artean batu, kendu, biderkatu eta zati ditzakete, baina zifra bakoitza behin bakarrik erabilita. Ez da beharrezkoa denak erabiltzea. Amaieran, taldeko pertsona bakoitzak ariketa ebazteko erabili duen estrategia azalduko die gainerako kideei.
Taldekideek emaitza bera lortzeko hainbat bide daudela ikusiko dute, denak baliozkoak, eta estrategien aniztasunak ez duela inolako gatazkarik sortzen konturatuko dira. Ariketa osatzeko, eztabaida bat egin daiteke 1.2 fitxako galderak erabiliz.