Actividad
Musika aniztasuna, kultura aniztasuna

Musikak balio al du komunikatzeko? Nolako gauzak komunika ditzakegu bere bitartez? Nola? Badirudi modan dagoela musika mota ezberdinak nahastea; musika mestizoa ere gero eta gehiago baloratzen da mundu mailan. Berdina gerta al liteke pertsonekin? Zergatik?
Musika-konposizio biren inguruan eta beroriek aditzera ematen dutenaz hausnartzeko proposamena egingo da. Lehendabizikoa Alexander Borodin-ena da (6 minutuko iraupena) eta bigarrena Aarón Copland-ena (6 minutuko iraupena). Hasteko, 1.1 eta 1.3 fitxetan oinarrizko informazioa irakurri eta aurkez daiteke. Ondoren, konposizioa entzun eta 1.2 eta 1.4 fitxetako iradokizunen gaineko debatea egin daiteke.
Beharrezko materiala
CD-a, 1.1 fitxa, 1.2 fitxa, 1.3 fitxa, 1.4 fitxa
Adina
14-16 urte
Iraupena
50 minutuko saio bi.
Deskargatzeko materiala
esk3mu1_ficha4.pdf
esk3mu1_ficha3.pdf
esk3mu1_ficha2.pdf
esk3mu1_ficha1.pdf