Actividad
Oreka ekologikoa

Badakizu zer diren ekosistemak? Eta nola funtzionatzen duten? Bazter genezake ekosistemaren zati bat edota beharrezkoa da guztiaren artean oreka bat gordetzea bizi ahal izateko? Zergatik?
Oreka ekologikoari buruzko kiniela bat proposatuko da (1.1 fitxa). Kiniela irakasleak klasean landutako ezagutzen arabera molda dezake.
Lehenengo eta behin ikasleei kiniela banaka betetzeko eskatuko zaie. Geroago taldeka lan egiteko eskatuko zaie erantzunak direla eta adostasun batera hel daitezen. Amaitzeko, komunean jarri eta oreka ekologikoari buruzko ondorioak ateratzen saiatuko dira.
Jarraian eta berriro ere taldeka (1.2 fitxa), honako testua irakurri eta berarekin batera diren galderei erantzuteko esango zaie.
Beharrezko materiala
Kiniela eta galderak dituen testua, 1.1 fitxa, 1.2 fitxa
Adina
14-16 urte
Iraupena
60 minutuko saio bi.
Deskargatzeko materiala
esk3na1_ficha2.pdf
esk3na1_ficha1.pdf