Actividad

Parte hartu zure bisitan

Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Primer ciclo

Zer iradokitzen digute posterrek? Zein ondorio ateratzen ditugu? Posterretako esaldiak desestali ostean, guk atera ditugun konklusioek bat egiten al dute posterrek transmititzen dituzten esaldiekin?

Taldeka, zentroan dauden horma-irudiak ikusiko dituzte ikasleek. Horietako bakoitzak parte hartzeko une eta ikuspegi jakin bat azaltzen du. Bisita hori egin aurretik, horma-irudietako esaldiak estali eta irudiak bakarrik geratuko dira agerian.

Ibilbidean, irudi horietan ikusten denaren inguruan eztabaidatuko dute ikasleek.

 

 

Talde guztiek hamar horma-irudiak ikusi ondoren, ateratako ondorioekin bateratze-lana egingo dute, eta horma-irudietako esaldiei estalkia kenduko diete. Horma-irudiarekin transmititu nahi denaren eta ikasleek interpretatu dutenaren arteko desberdintasunak eta antzekotasunak baloratzea garrantzitsua da.

Jarduera horren aldaera bat hauxe da: talde bakoitzari kartelei buruzko esaldi-zerrenda bat ematea (ezkutatu diren horiexek ere izan daitezke), esaldien eta kartelen artean dauden loturak bilatu eta horma-irudi bakoitzari zerrendako esaldi bat emateko.

Beharrezko materiala
Horma-irudiak, kartoi mehea, zeloa.
Adina
12-14 urte bitartean
Iraupena
50 minutu
Deskargatzeko materiala
poster_participacione.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak