Actividad

Puzzleko nire pieza

Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo

Zein ideia iradokitzen digute posterrek? Animatzen gara guztion artean puzzle mural bat egitera iradoki digun ideietako batekin? Nola egin dezakegu gutako bakoitzak pieza bat egiteko eta besteen piezekin bat etortzeko?

Puzzle gisako horma-irudi handi bat egitea da asmoa. Horma-irudia egiten hasiko dira eta eduki grafikoa zein izango den talde osoaren artean erabakiko dute. Ondoren, horma-irudia taldeko ikasle-kopurua adinako zati berdinetan zatituko da. Ikasle bakoitzak puzzlearen edo horma-irudiaren zati bat hartuko du eta neurri bikoitzean, hirukoitzean... egin beharko du berriro, lortu nahi den tamainaren arabera. Ikasleek eskalari eta proportzioei buruzko gutxieneko ezagutza behar dute.

Garrantzitsua da piezak beraien artean bat etortzea neurri, testura, forma eta koloreei dagokienez. Horretarako, alboko piezak dituzten pertsonak antolatu egin beharko dira eta beste alderdi batzuei buruzko erabakiak hartu beharko dituzte emaitza koherentea lortzeko.

Parte-hartzea prozedura gisa eta kontzeptu gisa lantzeko, ikasleei horma-irudia parte-hartzeari buruzkoa izatea proposatu. Lanean hasteko, girotzeko posterrak ikus ditzakete, ikurren bidez transmititzen duten mezua interpretatzeko. Ikasleek emandako ideiak aztertutakoan eta posterrak ikusitakoan, horma-irudiaren edukia zein izango den erabakiko dute, eta parte-hartzeari buruzko posterren bilduma osatuko dute.

Beharrezko materiala
Margoak, erregelak, guraizeak, etab.
Adina
14-16 urte bitartean
Iraupena
50 minutuko hiru saio
Deskargatzeko materiala
poster_participacione.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak