Exposición

Stand by: Siriako familia errefuxiatuak inorena ez den lurraldean

Stand by: Siriako familia errefuxiatuak inorena ez den lurraldean

Erakusketa honek, Iván Benítezen argazkien medioz, familia errefuxiatuen eguneroko bizitzaren zertzelada batzuk ekartzen dizkigu. Gerra hasi zenetik, Libanok, 6 milioi biztanle izanik, milioi eta erdi errefuxiatu siriar hartu ditu. Proportzioan, pertsona gehien hartu dituen herrialdea da. Libanoarren eta siriarren arteko tirabirak, ordea, gero eta nabariagoak dira, bai eta eskoletan ere. Horrenbestez, Siriako familia horien egoera gero eta okerragoa da. Familiak beste leku seguru batean behar bezala bizitzeko aukeraren zain dauden bitartean, Errefuxiatuen aldeko Jesuiten Zerbitzua lanean ari da Libanon eta Grezian.

Ezaugarriak:

  • Euskaraz, gaztelerez eta ingelesez.
  • 16 dibondez eginiko panel
  • Neurria: 60 x 75 zm.
Adina
12 urtetik gora.
Deskargatzeko materiala
Dossier expo-Reducida.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Incluye versión en inglés

Erlazionatutako jarduerak