Actividad

Zer dakigu Liberiari buruz?

Etorkizun-aukerak

Non dago Liberia? Zer dakigu bertako jende, ekonomia edo politikaz?

5 talde sortu eta interneten Liberiari buruzko informazioa bilatuko dugu:

• 1 TALDEA: kokapen geografikoa.

• 2 TALDEA: historia

• 3 TALDEA: gobernua eta ekonomia

• 4 TALDEA: kultura eta demografia

• 5 TALDEA: ekologia eta jaiak.

Talde bakoitzeko ordezkariek koloreetako kartoi meheetan idatzitako informazioa azaldu, eta gelan itsatsita dugun Liberiako maparen ondoan (mapa interneten lortu daiteke) jarriko dituzte.

Ondoren, “Liberiako testuingurua” dokumentua (7.1 Fitxa) irakurri eta gure kartoi-mehetan jarritako informazioa osatuko dugu.

Oharra: testuak ingelesez, gazteleraz eta frantsesez dauzkagu.

Beharrezko materiala
Interneta
Liberiako mapa.
Koloreetako kartoi-meheak.
7.1 Fitxa
Adina
14 urtetik aurrera
Iraupena
50na minutuko 2 saio.
Deskargatzeko materiala
7.1 Fitxa.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Incluye versión en inglés

Erlazionatutako jarduerak