Actividad

Zer egiten du Gobernuz Kanpoko Erakunde batek?

Etorkizun-aukerak

Gobernuz Kanpoko Erakunderik (GKE) ezagutzen dugu? GKEen funtzionamendua, helburuak... ezagutzen ditugu? Zein da gure herrian egiten duten lana?

Ondorengo galderak taldeka erantzuteko eskatuko diegu ikasleei: Zer da GKE? Zeintzuk dira euren helburuak? Zein da duten funtzionamendua? Zeintzuk dira gure inguruan ezagutzen ditugun GKEak? Harremanak izan ditugu GKEekin? Zein da beraien lanarekiko dugun iritzia?

GKEei buruzko oinarrizko kontzeptuekin, hizki-zopa edo gurutzegrama egingo da talde bakoitzeko, eta beste taldeek ideia garrantzitsuak bilatu beharko dituzte.

Bestetik, ezagutzen ditugun GKEak identifikatu eta talde txikietan beraiekin harremanetan jarriko gara egiten duten lana hobeto ezagutzeko. Joan baino lehen, galderen gidoia prestatuko dugu: zein herrialdetan lan egiten duten, lan egiteko moduak, lehentasunak... ahaztu gabe.

Ikasitakoa eta elkarrizketen erantzunak klasean aurkeztuko ditugu, eta azkenik, guk zer egin dezakegun pentsatuko dugu.

Oharra: testuak ingelesez, gazteleraz eta frantsesez dauzkagu.

Adina
14 urtetik aurrera
Iraupena
50 minutuko saio 1 (elkarrizketa kontuan izan gabe).

Erlazionatutako jarduerak