
Otsailaren 20tik 22ra, “Zein da mundua aldatzeko duzun arrazoia?” lemapean, ALBOANen gazte-sarea osatzen duten 120 gazte Lizarran elkartu ziren, ALBOANen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan izan dituzten esperientziak, jarduerak eta bizipenak partekatzeko. Gazte horiek aisialdiko taldeetakoak eta hezkuntza-zentroetako eta beste erakunde eta elkarte batzuetako boluntario-taldeetakoak dira. Hiru egun kanpainia landu ondoren udalerrian bertan kaleko ekintzak egiteko aukera izan zuten. Asteburu honetan Elkartasunaren Aldeko Irakasle Sareak elkartzeko parada aprobetxatu zuen.
![]() |
Ostiralean, gazteak Lizarrara iritsi ziren eta ALBOANeko Martin Iriberriren eskutik topaketari hasiera eman zitzaion. |
![]() |
Larunbatean, Iván Benítezek hitzaldia eman zuen eta ondoren, elkar ezagutzen eta elkarlanean aritu ziren gazteak tailer ezberdinen bitartez. Gatazkarik Gabeko Teknologiaren gaia landu zuten Kongoko testigantza batekin. |
![]() |
Elkartasunaren Aldeko Irakasle Sareak goizean elkar ezagutzeko profitatu zuen. Taldeek egindako aktibitateak eta esperientziak elkarbanatu zituzten. |
![]() |
Eta “Zapalduaren antzerkia”-ren bitartez, hurrengo egunean kalean egingo zituzten ekintzak prestatzen aritu ziren. Gauean, berriz, gaubela dibertigarri bat egin zuten, mozorraturik eta abestiak asmatzen. |
![]() |
Igandean, asteburu osoan landutakoa kalera eraman zuten gazteek. Lizarrako kaleetatik barrena ibili ziren Gatazkarik Gabeko Teknologiaren aldeko kanpaina hedatzen. |
![]() |
Eta jendea animatzen plazara eta frontoira joan zedin, koreografia ikustera!! |
Asteburu borobila izan zen. Gazteek asko ikasi zuten topaketan eta ikasitakoa jendeari helarazi zioten. Eta… zein da zure ideia mundua aldatzeko?