Actividad

Asma dezagun ipuin bat!

Munduko Hiritarrok. Participación. Primaria

Gai al gara historia bat sortzeko gelakide guztien artean? Zein abantaila ditu gelako kide guztiak kontakizuna sortzean parte-hartzeak?

Ikasleak zirkulu bat osatuz eseriko dira. Guztien artean istorio bat sortuko dutela azalduko du irakasleak. Ikasle guztien artean pixkanaka osatuko dute ipuina. Horretarako pilota bat erabiliko dute eta istorioa josiko duen haria eta jostorratza izango da. Irakaslea, pilota eskuan duela, istorioa kontatzen hasiko da: “Ozeanoaren beste aldean, hainbat koloretako herrialde batean, Esmeralda bizi da, begi beltz handiak dituen neskato bat. Bere gurasoekin eta ahizpa zaharragoekin bizi da txabola txiki batean. Egun batean euri pila egin zuen eta...” Orduan, irakasleak pilota beste norbaiti jaurtiko dio eta hark jarraituko du istorioa kontatzen. Dinamika hori erabiliko da ikasle guztiek ipuin-kontaketan parte hartu arte.

Irakasleak edo ikasleek, txandaka, istorioa orri batean edo arbelean idatz dezakete.

Beharrezko materiala
2.1 fitxa.
Pilota.
Adina
6-12 urte bitartean
Iraupena
60 minutu
Deskargatzeko materiala
peus1hiz2_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak