Actividad

Berta Cáceres: ibaien zaindaria. Emakume indigenak eta Honduraseko lurraldearen defentsa

Berta Cáceres: ibaien zaindaria

Berta Cáceresen istorioaren bitartez, zer-nolako kalteberatasun-egoera bizi duten herri indigenek Honduraseko proiektu hidroelektrikoen eta erauzketa-industrien aurrerabidea dela eta.
 

Bertaren borrokari, erailketari eta legatuari buruzko hiru bideo ikustea proposatzen dugu, eta ondoren gogoeta bat egitea; gogoeta askea izan daiteke, jarduerako parte-hartzaileek beren aldetik egiteko, edo dinamizatzaileak gida dezake, beherago erantsi diren galderekin:

  • Berta Cáceres: Con sus propias palabras. Iraupena: 3:17 min.

  • Zer harreman du lenca herriak lurrarekin? Zer esan nahi du lenca komunitatearentzat?
  • Zer zeregin betetzen dute emakumeek herri indigenek lurra defendatzeko aurrera daramaten borrokan?

Berta y Río Blanco. Iraupena: 4:14 min.

  • Zer arriskatzen dute Hondurasen lurra eta ibaiak defendatzen dituztenek? Zergatik egiten dute hori?
  • Nor zegoen Bertaren erailketaren atzean? Epaitu al dituzte?

La semilla en casa de Berta. Iraupena: 5:49 minutos.

 

Adina
15 urtetatik gora.
Iraupena
90 muntu edo 30 minututako 3 saio.
Deskargatzeko materiala
2. jarduera.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak