Actividad
Bidaia

Aurreko bi ariketak egin ostean edota taldea giza-mugimenduaren testuinguruan behin kokatuta (gerrak, indarkeria, desmasia naturalak, jazarpenak...), jarduera honetan hainbat herritik egindako bidaia simulatzea proposatzen da, harik eta helburuko herrialdera iritsi arte taldeka eta prestatutako motxilarekin. Horretarako, 3 joku ezberdin eskaintzen dira : zenbakien jokua (jatorrizko herrialdetik egindako ihesa irudikatzen du); korapilatutako sokekin, mahaiekin eta aulkiekin egindako ibilbidea, bidaia deskribatuz; eta azkenik, armiarmaren jokua (herrialdera heltzea sinbolizatzen du).
Behin jokoak amaituta; nola sentitu garen, ea erraza iruditu zaigun eta ea taldeko beste partaideei buruz arduratu garen inguruan komentatuko dugu. Monitoreek azpimarratuko dute, hau joko bat izan arren, errealitatean beren etxetatik behartuta ihes egiten duten pertsonak daudela.Hasitako bidaiak arazotsu samarrak dira. Amaitzeko, adibide gertuak zein komunikabideetan agertutako berriak komunean jarriko ditugu.
Aurpegirako pinturak.
Mahaiak, aulkiak eta hainbat objektu oztopoak sortzeko.
Soka.