Actividad
Birzikla dezagun

Ba al dakigu zer birzikla dezakegun? Eta zein den erabili beharreko edukiontzia kaso bakoitzean? Zer botatzen dugu zaramara ikasgelan? Eta etxean? Bereizten al ditugu produktuak birziklatu ahal izateko? Jarduera honek bi aukera ezberdin ditu lana burutzen den zikloen arabera:
* 1. eta 2. zikloak: Era erraz batean birziklatzea zertan datzan azaltzen da, duen garrantzia eta zer birzikla dezakegun (kartoia, papera, kristala, ontziak, eta abar, ikus informazio osagarria).
Halaber, erabili beharreko edukiontzia zein den azaldu beharra dago koloreak materiekin erlazionatuz (papera edukiontzi urdinera), eta klasean egiteko proposamena egingo da gero ohiko erabilera egiteko.
Amaitzeko, ikasle bakoitzari produktu eta materia ezberdinak agertzen diren fitxa bat emango zaio. Txandaka, umeek fitxan ageri diren irudiak dagokien edukiontzira _botako_ dituzte.
* 3. zikloa: Ikasle bakoitzak bere familian sortzen den zarama _aztertzeko_, birziklatzen denentz zehazteko, eta abar proposatzen da. Biharamunean, klaseak birziklatzea euren eguneroko bizitzan
egiteko proposamena egingo da. Horretarako, gure herrian ditugunen antzeko edukiontziak egin daitezke kartoizko kutxekin.
Kasu bietan ezinbestekoa da ikasleek ulertzea ingurugiro osasuntsu bat izateko eskubidea eta berori babestu eta errespetatzeko dugun beharraren artean den lotura.