Actividad

Bizitza zaratatsua

Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO primer ciclo

Nolako zaratak ateratzen ditugu gure eguneroko bizitzan? Animatuko gara hauek grabatzera eta gure hiriaren kontaminazio akustikoa neurtzera? Zein soluzio proposatzen dugu kasu bakoitzerako? Nolakoa izango litzateke gure bizitza soluzio hauek aurrera eramango bagenitu?

Ekologia lantzeko proposatuko da, poluzioa bereziki. Ke eta gasetan oinarritu beharrean, eguneroko poluzioaren parte diren zaraten gainean jarriko da arreta. Abiapuntu gisa, gai horri buruzko testu bat (2.1 fitxa) irakurtzeko eskatuko zaie ikasleei. Ondoren, taldeka, kalera irtengo dira eguneroko zaratak zinta batean grabatzeko. Grabazio guztiak ikasgelan entzungo dira; ikasleek haiek identifikatu eta irtenbideak ematen saiatuko dira, poluzio akustikoaren arazoa konpontzeko edo murrizteko. Azkenik, proposatutako irtenbideak martxan jarriz gero gure bizitza nolakoa izango litzatekeen imajinatuko dute.

Panel bat egin dezakete poluzio akustikoak sortzen dituen arazoak eta proposatutako irtenbideak azalduz. Eragiten diguten beste poluzio-mota batzuei eta haien irtenbideei buruzko hausnarketa ere egin dezakete.

Beharrezko materiala
2.1 fitxa
Grabagailua eta zinten erreproduzitzailea.
Adina
12-14 urte bitartean
Iraupena
50 minutuko bi saio
Deskargatzeko materiala
gat2na2_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak