Actividad
Tren itsua
Talde handia talde txikiagotan banatuko da eta talde bakoitzak tren bat eraikiko du. Tren horretako makinista (ilarako azkenekoa) mutua izango da, ezin izango du hitz egin, eta bidaiariek begiak estalita izango dituzte, ezingo dute ikusi. Tren bakoitzak aretoan zehar mugitu beharko du, gainerako trenak jo gabe, makinistak emandako jarraibideekin. Makinista mutua izango denez, seinaleak erabiliko ditu, eskuarekin zapladak emanez lagunari.
Jokoa amaitutakoan, hausnarketa egingo da taldearen elkarbizitzarentzat konfiantzak eta komunikazioak duten garrantziaz, eta, gauzak ondo egiteko, behar den denbora hartzeak eta azkarregi ez ibiltzeak duten garrantziaz.
Beharrezko materiala
1.- Begiak estaltzeko zapiak.
2.- Tren itsua, “Munduko hiritarrok” ("www.educacion.alboan.org": http://mated.alboan.efaber.net/eu/activities/2685 orrian deskarga daiteke).
2.- Tren itsua, “Munduko hiritarrok” ("www.educacion.alboan.org": http://mated.alboan.efaber.net/eu/activities/2685 orrian deskarga daiteke).
Adina
12-18 urte
Iraupena
30 minutu
Deskargatzeko materiala
0.3 fitxa.pdf
Unidades
Material didaktikoa
Incluye versión en inglés