Actividad

Errefuxiatuentzat aukeradun etorkizun bat sor daiteke?

Etorkizun-aukerak

Munduko zein herrialdetan dago errefuxiatu kopuru handiena? Zein da errefuxiatu eta desplazatuen arteko desberdintasuna? Zeintzuk dira errefuxiatuek jasaten dituzten bidegabekeriak? Zein da errefuxiatuekin lan egiten duten erakundeen lan arloa?

Mapa Peters batean (4.1. Fitxa) errefuxiatu gehien dauden herrialdeak nabarmenduko ditugu. Ondoren, 4.2 eta 4.3 Fitxak banatuko ditugu eta bertan agertzen diren datuak kontutan hartuz, mapan datu berriak gehituko ditugu. Taldeka ondorengo galderei erantzungo diegu: gure inguruan bizi den lekualdaturik ezagutzen dugu? Zertan gara antzekoak? Zergatik bizi dira egoera horretan? Zer egin dezakegu?

Erantzunak gelan landu ondoren, ikastetxean errefuxiatuen egoera salatzen duten lema edo kartelak jarriko ditugu beste pertsona batzuk sentsibilizatzeko.

Oharra: testuak ingelesez, gazteleraz eta frantsesez dauzkagu.

Beharrezko materiala
Kartoi mehea.
4.1. Fitxa
4.2. Fitxa
4.3. Fitxa
Adina
14 urtetik aurrera
Iraupena
50 minutuko saio 1.
Deskargatzeko materiala
4.1 Fitxa.pdf 4.2 Fitxa.pdf 4.3 Fitxa.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Incluye versión en inglés

Erlazionatutako jarduerak