Actividad
Gatazkak interpretatzea
Zer iradokitzen digute posterrek gatazken maneiu eta konponketaren inguruan? Nola beteko genuke poster zuria?
Gatazkak konpontzeari buruz dauden posterrak arretaz begiratzeko eskatuko zaie ikasleei taldeka. Ondoren, talde bakoitzak posterra nola interpretatu duen eta zein ondorio atera dituen azalduko die gainerakoei, nahi duen baliabideak erabiliz (mimika, marrazkia, antzerkia, ipuina, poesia…). Amaitzeko, denen artean hitz egingo dute hutsik dagoen posterrari edukia emateko.
Ondorioak marrazkien bidez edo idatziz aurkezteko proposa daiteke, emaitzak ikastetxeen arteko egunkari bat komiki eta berriekin egiteari buruzko proposamenean aurkezteko. Egunkari hori arazo-konponketari buruzkoa izango da.
Beharrezko materiala
Posterrak.
Adina
12-14 urte bitartean
Iraupena
50 minutu