Actividad

Nolakoa da errefuxiatuekin egiten den lana?

Etorkizun-aukerak

Zeintzuk dira etorkinek jasaten dituzten bidegabekeriak? Zein da lekualdatu eta errefuxiatuekin egin behar den lana? Zein motatako beharrei erantzun behar zaie?

Ideia-jasa batekin hasiko gara ondorengo galderei erantzunez:

• Zer dakigu errefuxiatu eta lekualdatuei buruz?

• Nola sentitzen dira lekualdatu eta errefuxiatuak?

• Zeintzuk dira pertsona hauen beharrak?

Lluis Magriñá-ren dokumentua (3.1. Fitxa) irakurriko dugu bakarka, eta testutik gehien harritu gaituena komentatuko dugu hurrengo galderei erantzunez: zer da errefuxiatuen bizimodutik gehien harritzen gaituena? Eta Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzutik? Gauza garrantzitsuagoak daudela uste dugu? Zer?

Ondoren, Ipar zein Hegoaldeko errefuxiatuekin egin beharreko lanari buruzko manifestu bat idatziko dugu taldeka. Denak irakurrita ditugunean, bat aukeratuko dugu gertuko komunikabide batera bidaltzeko. Gelan zintzilikatzeko horma-irudi handi bat ere egin dezakegu manifestuekin.

Oharra: testuak ingelesez, gazteleraz eta frantsesez dauzkagu.

Beharrezko materiala
Kartoi mehea.
3.1. Fitxa
Adina
14 urtetik aurrera
Iraupena
50 minutuko saio 1.
Deskargatzeko materiala
3.1 Fitxa.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Incluye versión en inglés

Erlazionatutako jarduerak