Actividad

Urakana dator!

Munduko Hiritarrok. Participación. Primaria

Imajina ezazue bidaia bat egingo duzuela eta taldeka aukeratu behar duzuela zer eramango duzuen bidaia horretara. Gainera, mugatua da eraman dezakezuena. Uste duzue ados jarriko zinateketela aukeraketan? Nola? Guztion parte-hartzea kontuan izan duzue adostasun batetara heltzeko?Ariketa honen helburua taldekako dinamika parte-hartzailearen bidez elkarrizketa, erabakiak hartzea eta akordioak lortzea lantzea da.

Horretarako, fikziozko egoera bat sortuko da eta talde bakoitzak hasi duen bidaiarako zein hiru elementu komun behar dituen erabaki beharko du. Ariketa hasteko 1.1 fitxa banatuko zaie ikasleei. Fitxa horretan zer egin behar duten adieraziko zaie. Irakurritakoan, bost pertsonetako taldetan elkartuko dira eta ariketa egingo dute. Azkenik, hausnartzeko eta ondorioak zehazteko galdera batzuk proposatuko dira.

Ariketa egiten den hezkuntza-mailaren arabera, irakasleak 1.1 fitxan sortutako egoera ondo azaltzea eta ariketa garatzeko argibideak ematea komeni da.

Beharrezko materiala
1.1 fitxa
Adina
6-12 urte bitartean
Iraupena
60 minutu
Deskargatzeko materiala
peus1hiz1_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak