Actividad

Zer esan nahi du edertasuna hitzak?

Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO primer ciclo

Pertsona bakoitzaren itxurak eragina al dauka lan bat lortzerako orduan edota jendearekin erlazionatzerako orduan? Uste dugu pertsona guztiek izan behar al dituztela aukera eta eskubide berberak itxura fisikoari erreparatu barik? Zer egin dezakegu guk hau horrela izateko? Taldeka, gizartean edertasunak duen garrantzia zalantzan jartzen duen dilema moral bat irakurriko dute.

Lanpostu baterako elkarrizketa da. Kasua irakurri eta taldean eztabaidatutakoan, egiten diren galderei erantzungo diete erabaki adostu batera iristen ahaleginduz. Ondoren, edertasun idealarekin zerikusia duten gai eta irudien inguruko ikerketa eta dokumentazio lan bat egingo dute. Amaitzeko, irudiaz gehiegi kezkatzeak eragiten dituen ondorio batzuen gainean lan egiteko proposamena egingo da anorexia eta bulimia, edertasun ideala, osasunerako eskubidea edo elikadura egoki baterako eskubidearekin zerikusia duten gai eta irudiak ikertuz.

Denbora edo ikasleen egoeraren arabera, jarduera labur daiteke edo dauden kasuetako bakar bat lantzea.

Beharrezko materiala
2.1 fitxa eta 2.2 fitxa
Adina
12-14 urte
Iraupena
Hiru saio.
Deskargatzeko materiala
esk2hiz2_ficha2.pdf esk2hiz1_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak