Actividad

Gu bezalako gazte eta haurrak?

Etorkizun-aukerak

Zer dakigu bazterketa egoeran dauden gure inguruko haur eta gazteei buruz? Zeintzuk dira gure gizarteko haur eta gazteek dituzten arrisku nagusiak? Zeintzuk dira Afrikakoek dituzten arriskuak?

Ondorengo galderak oinarri hartuta, ideia-jasa batekin hasiko gara: Zer esan nahi du “arrisku egoeran dauden haurrak” esaerak? Nortzuk dira? Zeintzuk dira ezagutzen ditugun arrisku egoerak? Non ematen dira (auzo, hiri...)?

Erantzunak gure herri edo auzoko mapa batean irudikatu ditugu. Gure ingurua hobeto ezagutzeko, bazterketa egoeran dauden haurrekin lan egiten duten elkarteengana zuzenduko gara. Elkarrizketarako, 10.1 Fitxako eredua proposatzen dugu.

Elkarrizketak egin ondoren, lortutako erantzunak gelan aurkeztu eta beraien lan esparrua mapan margotuko dugu.

Azkenik, egoera hau hobetzeko guk zer egin dezakegun pentsatuko dugu.

Oharra: testuak ingelesez, gazteleraz eta frantsesez dauzkagu.

Beharrezko materiala
10.1. Fitxa.
Adina
14 urtetik aurrera
Iraupena
50 minutuko saio 1.
Deskargatzeko materiala
10.1 Fitxa.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Incluye versión en inglés

Erlazionatutako jarduerak