Actividad

Proiektatzen

Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo

Zer behar du gure auzoak edo hiriak? Animatzen al gara garapenerako plan bat diseinatzera dauzkan gabeziak kontuan hartuta? Nola antola gaitezke informazioa bilatzeko, ardurak banatzeko eta guztiok proiektuan parte hartzeko?

 

Ikasleei proiektuaren planteamendua, garapena eta jarraipena egiteko eskatuko zaie. Aurrena, beharrezkoa da zein proiektu egingo den erabakitzea. Horretarako, gutxi gorabehera bosteko taldetan auzoko edo herriko errealitatea aztertuko dute. Herriak dituen baliabide kulturalak eta gabeziak edo hutsuneak aztertuko dituzte.

 

Azterketa egindakoan, talde guztiek jasotako informazioa bateratuko da. Talde bakoitzak aurkeztutakoa balioetsi ondoren, zein proiektu gauzatuko den erabakiko dute.

Gelak proiektuaren garapenaren itxura egingo du. Lana errazago eta eraginkorrago egiteko, batzordeak sortuko dira (errealitatea aztertu duten taldeekin bat etor daitezke) eta bakoitzak funtzio bat izango du: informazioa bilatzea; parte hartzeko bideak bilatzea; proiektua aurkezteko bideak; tartean dauden pertsonekin harremanetan jartzea; ebaluazioaren helburuak, bideak eta uneak deskribatzea.

Lana eraginkorra eta koherentea izan dadin, garrantzitsua da lan-batzordeak koordinatuta egotea eta parte hartzeko bide egokiak ezartzea .

Proiektua garatzeko liburu hau erabil dezakezue: "Ochenta herramientas para el desarrollo participativo", Frans Geilfus. Colección Caja de Herramientas 22. zk., Servicio Jesuitas a Refugiados, Kolonbia. 1996.

Beharrezko materiala
1.1 fitxa.
Adina
14-16 urte bitartean
Iraupena
50 minutuko hiru edo lau saio
Deskargatzeko materiala
peus3gi1_ficha1.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak